Bisitatü
Handi eta ttipiak honkijinak dira
Ebilaldi horren egiteko, soka lagüngarri, eskelerak, eta barandadün zübüxken bidez, harrian diren xendak baliatüko dütüzüe. Bisita hortarako ez da ebiltari trebe bat izan behar, ez beitü gidari batek bideratzen (etxekitzerik gabe ordüan), erran nahi beitü bakoitxak bere ebiltea zaintzen düala (erritmoaren haütüa, ekürüatzeen kopürüa, jateko ahalmena). Horrek adin gütien edo gehienik ez dela erranarazten deikü.
Üngürüneko anpletarzüna atseden pausagarrien alte da. Zelüari zabalik den lür jakintza zilo hortan, indarrak berriz karga itzazüe.
Kakuetako arroilak martxoaren 15 etik Azaroaren 15 alat zabalik dira ekürüaldirik gabe egün oroz eta egün orotan 8 etarik gaüa arte (heltzeko azken tenorea, sasua eta aro baldintzen arabera kanbiatzen ahal da).
Kitorik diren aparkaleküak züen eskü jarririk dira.
Sartze txartelak " La Cascade " ostatüan hartzen dira : bisita libre da, eta leküan berean nahi zideen denbora egoiten ahalko zidee.
Kakuetako arroilak ahül eta babestürik den güne natüral bat da : Eskertürko zütüegü üngürüamenaren errespetatzen eta züen hondarrak züekin berri ekarten baldin badütüzüe. Eüskal natürarentako indar hori egin ezazüe !!!

Prezioak :
Bakarkakoak
- Gehitü eta 16 urte beno haboroko haurrak : 6,00 €
- 7 eta 16 urteen arteko haurrak : 4,50 €
Taldeak (20 pertsona gütienik)
- Gehitü eta 16 urte beno haboroko haurrak: 4,50 €
- 7 eta 16 urteen arteko haurrak: 3,50 €
KITORIK 7 urte beno gütiagoko haurrentako
Kakuetako arroilak baldintza honetan edireiteko aholküak
Parrastaka eta orotan isurtzen den hurak zola lerrakor bilakarazten dü. Mendi lürralde güziak bezala, natüra preziatzen da ontsa tresnatürik baldin bagira :
- Ebilteko oskier edo oski zola ez lein düen oski honer pentsatü behar düzüe.
- Haur-autoer helgia debekatürik zaie, haurren hartzeko zerbaiti pentsatü behar düzüe, haur edo ñeñe ekarle bat bezala.
- Üdan ere, Kakuetako arroiletan denbora beti fresko da : trikot bat etxek ezazüe züen bizkarreko zaküan.
- Jakinez eta bisita denbora ez dela mügatürik eta oren zonbait egon nahi baldin bazidee, jateko zerbaiti pentsatü beharko düzüe. Zer nahi gisaz, edateko, hur boteila bat züen zaküan ezar ezazüe. Eskertüko zütüegü züen hondarrak züekin berriz ekarten badütüzüe.
- Güne sartzean, kaskoak püblikoaren eskü dira.
- Txakürrak honartürik dira, soken bidez etxekirik baldin badira.
- Arroilen kabale eta lantaredien errespetatzeaz eskertzen zütüegü. Mainatzea, arrantzükatzea eta lantareen biltzea debekatürik dira.
- " La Cascade " ostatüan jateko, edateko, argibideen galtegiteko edo Kakuetako arroilen historia eta alegietaz berri hartzeko ahalmena bada.
Parka bena, güne turistiko hortarako hüilantzea ez da ahalmen ürriko edo elbarritüentako eginik.