mob bandeau

Visite Virtuelle EU

Ediren

04Santazin,  basa eta ikustekoa den günea

Kakuetako arroilak Europako güne basa eta lilüragarrienetarik bat da. Babestürik den lürralde hori natüraren maitalari eta ebiltarientako paradisü bat da.

1966 tik aitzina püblikoari zabalik diren Kakuetako arroilek  hatsarretik püblikoa hunkitzen düe : aintzira harriurdin bat, arroila bat, 20 metra beno goragoko hur turrusta bat,  hur hotzak argitzen dütüan maxela xoragarriak, lantaretze oparoari esker eta beste … Bena non ote gira? Amazonian, beroaldeko üharte baten gainean edo mündüaren beste püntan?
Basabürüko herri hortan, kontrabandistek baizik ez zütüen xenda txüt eli hoik hartzen. Edouard-Alfred Martel harpe ikerle süharraren ausardia oro behar izan zen  XX. mente hatsarrean  harri oropil eta arteka horietan abiatzeko. Lehen laborariek pikata goretarik bihia Kakuetako arroilen sartzean zen eiheralat artino (azken hau 1937ko hurteek eraman düe) iraisten züen eta ondotik, ber bidetik irinez beterik ziren zakü lodiak berriz goiti eramaiten zütüen.

Hürrünago, Santaziko herriak, eüskal mendietan diren basabürüko herribazterren egiatarzün berezia etxeki dü. Bere eliza erromanikoa XI.menteko arkitekturako miresgailü bat da.

Hüilan, La Vernako gelak harpe ikertze lekü amiagarri bat eskentzen dü. Püblikoari zabalik den mündüko lürpeko gela handienetariko bat da.
 
Kakuetatik, Santaziko igaraileak

Bigerren gerla mundialaren denboran, frantzia eta españaren arteko mendi pasaje hau askatarzünaren mezülari izan da lür oküpatüen ihes egileentako. Harri patar horik ontsa ezagützen zütüen eüskal artzainak, igaraile bilakatzen ziren eta haien biziak arriskatüz, alemandar soldado tropen kuntre desafioan sartzen ziren.
Egünean zehar, klandestinoak üngürüko etxalteetan gorderik egoiten ziren, eta gaüaz Españalako müga zeharkatzen züen. Eta hori oro, itzaleko igaraileeri esker...
Santaziko familia batek Españalat bürüz iganarazi zütüan gizonek haien aitañiri hersatü zütüen 1945ko gütünak atzaman dütüe... Gütün horietariko batetan irakurten ahal da : " Züen etxen 3 lagünekin igaran niz. Gure paper güziak zure bordaren hegatz altexean, sartze kantüan den lehen harriaren pean ützi dütügü. " Aitañik kontatzen zeien paperak arratzaman zütüala eta gizon horietarik bi berriz ikusi zütüala.

cascade

Heben, natürak ikusgarri harrigarri bat eskentzen dü

Egokitürik diren xendek, 80 miliu urtez zahar diren arroilako maxelak hegiz hegi jarraikitzen dütüe. Arte horren lüzegoan, nahastea aisa da : amazonia ttipi bateko aro epeletan gira heben. Üthürri ezezagün batetarik elkitzen den hura, harritik elkitzen da eta lantaretze ospetsüak, üngüramen honi basa edertarzün bat emaiten deio.

Maxela bürüngügarri eta busti horien lüzan arrisküa hartzen ahal lükeen jente bakoitxak, kirolari trebatü eta tresnatü eli zonbait bazik ez dira. Heien lüzegoak 2000 metra arte egiten ahal dü eta barnatarzünak aldiz 30 eta 350 metren artean kokatzen da, güne zonbaitetan " hertsigüne handian " bezala, metra zonbaitek baizik ez dütüe bi maxelak desbardintzen. Turistek aintzirako hur harriurdinak txilintxau den balku bati esker ikusten ahal düe.

Antolatürik den ebilbidearen ürrentzean, oren bat edo biren ondotik, 20 metra gorako hur turrustaren ikusgarriak ebiltarien indarra saristatzen dütü. Hortik hüilan, harrinigar eta harriorratzek apaintürik, aintzirako harpe soragarria bada.

Igaraitean, bisitalariak ürrin ezezagünak senditzen dütü eta lantaretzea amiatzen dü. Oihaneko ümitarzünak, parrastaka pusatzen diren iratze, ostopegorri, eta oreinmihiak erakarten dütü. Sasuen arabera, begi jakile batek, zeinülili urdin, kürlobelar hoili edo kürlobelar gorriülünen argidüra arrezagütüko dü. Zelüan, saiak üngürüka ari dira zonbait aldiz, eta isilak baldin bazidee Pirineoetako hur arratua, barbalotjale eta mütürbühürdün den ügaztün bat ikusten ahalko düzüe. Azkenik, zorte honekoek, babestürik eta bekan ikusten den arraza bat ikusten ahalko düe : ügatza.
 
Schema parcours

Klik batez